eu | es

Lege Oharra eta Pribatutasun Politika

Kutxa Taldearen webgune honetan (hemendik aurrera, WEBGUNEA) eta bertan bildutako zerbitzuetako edozeinetan sartzeak, Lege Abisu honetan aurreikusitako baldintzak betetzea eta onartzea dakar berekin.

Jarraian biltzen diren baldintzak, azken aldiz eguneratu ziren egunaz geroztik indarrean daudenak dira. Lege Abisu hau edozein unetan aldatuko balitz, bertan bildutako baldintzak indarrean hasiko dira argitaratzen diren egunaz geroztik, eta egun horretatik aurrera aplikatuko zaizkie erabiltzaileei.

WEBGUNE honetako atal batzuek pribatutasuneko baldintza eta politika espezifikoak izan ditzakete beren eduki edo funtzionalitateei loturik, eta horregatik irakurtzea gomendatzen dizugu.

Lege Abisu honen baldintzekin ados ez bazaude, mesedez ez erabili WEBGUNE hau.

  1. Webgunearen titulartasuna eta tratamenduaren arduradunak
  2. WEBGUNE hau Kutxa Fundazioaren eta Fundación Bancaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioaren (hemendik aurrera, Kutxa Taldea) titulartasunpekoa da, erabiltzaileen datu pertsonalen tratamenduaren baterako erantzukizuna duten erakundeak diren heinean. Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betez, Kutxa Taldearen identifikazio- eta harreman-datuak honako hauek dira, informazioaren gizarteko zerbitzuak ematen dituen heinean:

    • Kutxa Fundazioa; IFK: G20368593; helbidea: Mikeletegi pasealekua 79 (Arbide Dorreak), PK 20.009 Donostia San Sebastián. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatua 172. harpidetza-zenbakiarekin, 10. folioan, 1991ko irailaren 17an.
    • Fundación Bancaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioa; IFK: G20336251; helbidea: Mikeletegi pasealekua 79 (Arbide Dorreak), PK 20.009, Donostia San Sebastián. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatua, 382. harpidetza-zenbakiarekin, 4. atalean, 2014ko abenduaren 22an.
    • Baterako erantzuleen helbide elektronikoa: info@kutxafundazioa.eus
    • Baterako erantzuleen telefono-zenbakia: 943251900

    Kutxa Taldeak tratamenduko baterako erantzukizuneko kontratu bat sinatu du, aldez aurretik adierazitako Kutxa Taldeko erakundeen artean. Akordio horien alderdirik nabarmenenak honako hauek dira:

    Baterako erantzuleen eraginpeko datu pertsonalen gainean, Kutxa Taldearen tratamenduaren helburua da Kutxa Taldeko zerbitzuetako erabiltzaileekiko harremana formalizatzea, kudeatzea eta egikaritzea, tratamendu hau legitimatzen duen oinarria eta zerbitzu horren egikaritzapena izanik.

    Aldez aurretik adierazitako arrazoiengatik, Kutxa Taldeak bere gain hartzen ditu datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duten eragiketak, bere izenean eta bere kontura, baita baterako erantzule bakoitzaren kontura ere.

    Nolanahi ere, Kutxa Taldearen aurrean zure eskubideak balia ditzakezu, Lege Abisu honen 3.3 atalean adierazitako helbide elektronikoan.

  3. Ataria erabiltzeko baldintzak
    1. Debekatutako erabilerak
    2. Erabiltzaile bakoitzak bere gain hartzen du WEBGUNE hau eta webgunearen zerbitzuak aplikatzekoa den araudia eta Lege Abisu hau betez erabiltzea.

      Xede horretarako, Zerbitzuetako bat ere ez du erabiliko legez kanpoko xede edo ondorioetarako, Lege Abisu honetan debekatuta daudenetarako, hirugarrenen eskubide eta interesetarako kaltegarriak direnetarako, edo Zerbitzuak, informatika-ekipamenduak, dokumentuak, artxiboak eta Kutxa Taldearen edo Interneten edozein erabiltzaileren edozein informatika-ekipamendutan biltegiratutako mota guztietako edukiak ohi bezala erabiltzea galarazi, hondatu edo gainkarga ditzaketen edo horretarako kaltegarri izan daitezkeen xedeetarako.

    3. Jabetza industriala eta intelektuala
    4. WEBGUNE honen edukia (irudiak, testuak, markak, izen komertzialak, logotipoak eta ikus-entzunezko gainerako edukiak barne, mugarik gabe) Kutxa Taldearen edo hirugarrenen jabetza intelektualekoa da, besterik adierazten ez bada. Kutxa Taldeak jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideak dauzka WEBGUNE honen gainean, eta erabiltzaileak hartan sartzen edo hura erabiltzen dutenean, hori ez da hartu behar, inondik inora, Kutxa Taldearen titulartasunpeko edo jabetzako edozein elementuren gaineko eskubide edo erabilera-lizentzia bat eman balitz bezala.

    5. Debekatutako erabilerak
    6. Debekatuta dago WEBGUNE honen edukiak kopiatzea, bikoiztea, merkaturatzea edo horiekin egin daitekeen beste edozein jarduera egitea, ezta iturriak aipatuta ere, non eta Kutxa Taldeak, idazki bidez, baimen espresua ematen ez duen.

      Kutxa Taldeak debekatu egiten du WEBGUNE honetarako estekak ezartzea, horri dagokionez aldez aurreko baimen espresua eman gabe.

      Zerbitzuak erabili nahi dituzten adingabeek beren gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien aldez aurreko baimena izan beharko dute, eta horiek izango dira beren ardurapeko adingabeek egindakoen arduradun bakarrak.

    7. Erantzukizunak
    8. Erabiltzaile zaren heinean unean-unean Zerbitzu erabilgarrien bitartez edo kontsulta bidez ematen dituzun informazio guztiek egiazkoak izan beharko dute. Zerbitzuak harpidetzeko edo kontsultak egiteko behar diren formularioak betetzearen ondorioz jakinarazten diren datu guztien egiazkotasuna bermatu beharko da. Erabiltzaile bakoitzaren erantzukizuna izango da Kutxa Taldeari emandako informazio guztia une oro eguneratuta edukitzea.

      Kutxa Taldeak aukera izango du, une oro eta aldez aurretik abisatu gabe, Zerbitzuak emateko aukera kentzeko edo eteteko Lege Abisu honetan ezarritakoa betetzen ez duten erabiltzaile guztiei.

      Kutxa Taldeak aukera izango du, bere webguneetako edozeinetan, hirugarrenen edukiak eta hirugarrenen webguneekiko estekak biltzeko, betiere titularren baimenarekin, sare sozialekiko eta beste informazio batzuekiko estekak adibidez. Kasu horietan guztietan, Kutxa Taldea ez da hirugarrenen orri eta edukien arduraduna izango, ezta horien funtzionamendu eta erabilgarritasunaren arduraduna ere.

      Kutxa Taldeak ez du bere gain hartzen foroetan, komentarioetan, sare sozialetan edo hirugarrenei bere webgunean modu independentean edukiak argitaratzea ahalbidetzen dien beste edozein baliabidetan —batzuk aipatzearren, baina mugatzeko asmorik gabe— biltegiratutako informazio eta edukien gaineko erantzukizuna. Nolanahi ere, eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legearen 11. eta 16. artikuluetan ezarritakoa betez, Kutxa Taldea erabiltzaile, agintari eta segurtasun-indar guztiei laguntzeko prest dago, eta modu aktiboan kolaboratzen du Estatuko edo nazioarteko legeriaren, hirugarrenen eskubideen edo moralaren eta ordena publikoaren aurka joan daitezkeen edo haietarako kaltegarri izan daitezkeen edukiak kentzeko, edo, bidezko bada, blokeatzeko lanetan. Erabiltzaileak uste badu webguneko edukiren bat horrela sailkatzeko aukerarik izan litekeela, mesedez eskatzen diogu WEBGUNEKO administratzaileari berehala jakinaraz diezaiola.

    9. Bermeen esklusioa
    10. Kutxa Taldeak beretzat gordetzen du WEBGUNE honetan bildutako informazioa edozein unetan eguneratzeko eta aldatzeko eskubidea, baita, egokitzat jotzen duenean, bertan sartzeko aukera aldi baterako edo behin betiko mugatzeko eta galarazteko eskubidea ere.

      Kutxa Taldeak ez du bermatzen WEBGUNE honen eta Zerbitzuen erabileraren pribatutasuna eta segurtasuna, eta, bereziki, ez du bermatzen baimenik gabeko hirugarrenek informazioa eskuratzeko aukerarik ez izatea, erabiltzaileek WEBGUNE honen gainean eta webgunearen Zerbitzuen gainean egiten duten erabileraren izaeraren, baldintzen, ezaugarrien eta zirkunstantzien inguruan.

      Kutxa Taldeak ez du bermatzen WEBGUNE honetan bildutako Edukien edo eman daitezkeen Zerbitzuen legezkotasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna, zehaztasuna, sakontasuna eta berritasuna.

      WEBGUNE honek aukera izango du erabiltzaileen eskura loturetarako gailu teknikoak jartzeko, hala nola, besteak beste, linkak, bannerrak, botoiak, direktorioak eta bilaketa-tresnak, erabiltzaileek hirugarrenenak diren eta/edo hirugarrenek kudeatutako webguneetan sartzeko aukera izan dezaten (hemendik aurrera, "Lotutako guneak"). WEBGUNEAN esteka horiek ezartzearen helburu bakarra da erabiltzaileei Interneten erabilgarri dauden informazioa, edukiak eta zerbitzuak bilatzeko eta horietan sartzeko bidea erraztea.

      Kutxa Taldeak ez du kontrolatzen eta ez du bermatzen Atariaren bitartez lotutako hirugarrenen edukietan birusik edo bestelako elementu kaltegarririk ez egotea, eta beraz, litekeena da horrelakoek zure sistema informatikoan edo biltegiratutako dokumentu elektroniko eta fitxategietan aldaketak eragitea.

      Bilaketa-tresnen emaitzak hirugarrenek ematen dituzte zuzenean, eta beraz, Kutxa Taldeak ezin ditu emaitzak kontrolatu.

      Kutxa Taldeak ez ditu bere gain hartzen WEBGUNE honen bitartez erabiltzaileen artean izan litekeen informazio-truketik eratorritako erantzukizunak. Bere webguneetan zabaldutako adierazpenen erantzukizuna adierazpen horien egileena da, ez beste inorena. Ildo horretan, Kutxa Taldeak jardunbiderik onenak garatzen ditu, hirugarrenen aurka joan litezkeen edo haien eskubideak urra litzaketen eduki iraingarriak edo legez kontrakoak bere webgunetik kentzeko. Erabiltzaileak horrelako edukien berri izaten badu, Kutxa Taldearekin harremanetan jarri beharko du, honako mail honen bitartez: info@kutxafundazioa.eus

      Kutxa Taldeko webguneetako erabiltzaileek legeak eta trafiko-erabilerak errespetatuz erabili beharko dituzte, eta Kutxa Taldearen edo hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute, betebehar hori ez betetzearen ondorioz gerta litezken kalte-galera guztiei dagokienez.

      Egile-eskubideen eta irudi-eskubideen eraginpean dauden edukiak txertatu ahal izateko, erabiltzaileak behar adinako legitimazioa izan beharko du, eta hark eta gainerako erabiltzaileek edukia Lege Abisu eta Pribatutasun Politika hauetan aurreikusitako terminoetan erabili ahal izateko behar diren baimenak lortu beharko ditu, kontuan hartuta erabilera horrek ezin izango duela inolako lege-aurreikuspenik, kontraturik edo hirugarrenen jabetzarik edo eskubiderik urratu, eta ezin izango duela, inola ere, bidegabeko lehiarik ekarri.

      Horrenbestez, WEBGUNEAN edukiren bat txertatzen denean, edukia txertatu duen erabiltzailea legitimazio horren jabe dela ulertuko da.

  4. Datu pertsonalen babesa

    Datuak Babesteko Politika honen bitartez, Kutxa Fundazioak, eta Fundación Bancaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioak (aurrerantzean, Kutxa Taldea) honako webgune hauetan nabigatzen duzunean egiten den zure datu pertsonalen tratamenduari buruz informatzen zaituzte (https://kutxafundazioa.eus, https://www.eurekamuseoa.eus, https://www.kutxateka.eus eta https://www.gipuzkoasolidarioa.info/)

    1. Nor da zure datuen tratamenduaren erantzulea?
    2. Honako erakunde hauek dira adierazitako webguneetan egindako trataeraren erantzuleak:

      • Kutxa Fundazioa; IFK: G20368593; helbidea: Mikeletegi pasealekua 79 (Arbide Dorreak), PK 20.009 Donostia San Sebastián.
      • Fundación Bancaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioa; IFK: G20336251; helbidea: Mikeletegi pasealekua 79 (Arbide Dorreak), PK 20.009, Donostia San Sebastián.
      • Harremanetarako helbide elektronikoa: info@kutxafundazioa.eus
      • Harremanetarako telefono-zenbakia: 943251900

      Kutxa Taldeak baterako erantzukizuneko kontratu bat sinatu du tratamendurako, aldez aurretik adierazitako Kutxa Taldeko erakundeen artean. Akordio horien alderdirik nabarmenenak honako hauek dira:

      • Baterako erantzuleen eraginpeko datu pertsonalen gainean, Kutxa Taldearen tratamenduaren helburua da Kutxa Taldeko zerbitzuen erabiltzaileekiko harremana formalizatzea, kudeatzea eta egikaritzea, tratamendu hau eta zerbitzu horren egikaritzapena legitimatzen dituen oinarria izanik.

      Aldez aurretik adierazitako arrazoiengatik, Kutxa Taldeak bere gain hartzen ditu datu pertsonalen tratamenduarekin zerikusia duten eragiketak, bere izenean eta bere kontura, baita baterako erantzule bakoitzaren kontura ere.

      Nolanahi ere, Kutxa Taldearen aurrean zure eskubideak balia ditzakezu, Lege Ohar honen 3.3 atalean adierazitako helbide elektronikoan.

    3. Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak eta zeintzuk dira tratamenduaren legitimazio-oinarriak?
    4. Arau orokor gisa, Kutxa Taldeko webgunea erabiltzeak ez du aldez aurreko baldintza gisa eskatzen zuk zure datu pertsonalak eman beharra. Hala ere, beharrezkoa da zure datuen tratamendua cookie teknikoen edo beharrezkoen bidez egitea gure webguneetan nabigatzea ahalbidetzeko eta haien funtzioak edo zerbitzuak gaitzeko (informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 22.2 artikuluan ezarritako lege-gaikuntzan oinarrituta. Informazio gehiagorako, kontsulta itzazu cookien gure politikak, politika-agiri honen lehen paragrafoan adierazten dugun webguneen dagokion atalean.

      Jarraian, gure webgunetako formularioen edo harremanetarako datuen bitartez zuzenean ematen dizkiguzun datu pertsonalak tratatzeko helburuak adierazten dizkizugu, bai eta zure datu pertsonalak tratatzea ahalbidetzen digun zilegitasun-oinarria ere.

      • Eskatutako zerbitzuaren edo produktuaren emakida (deialdietarako izen-ematearen kudeaketa; produktu baten erosketaren kudeaketa; etab.), zilegitasun-oinarria honako hau izanik: erabiltzailearen eta Kutxa Taldearen arteko kontratu-harremana.
      • Bisitaldi edo emanalditarako izen-ematearen kudeaketa, bere onespenean oinarrituta.
      • Komunikazio komertzialen bidalketa, bere onespenean oinarrituta
      • Webgunean adierazitako harremanetarako datuen bitartez egindako informazio-eskaerei, kontsultei edo erreklamazioei erantzutea.
      • Proiektu batzuetan, bere datu pertsonalen kontserbazio historikoa, belaunaldi berriei transmititzeko helburuarekin Gipuzkoako ondare kulturala babesteko, ikertzeko eta hedatzeko Kutxa Taldeak duen interes legitimoan oinarrituta.
      • Proiektu batzuetan, inkestak eta kalitate-kontrolak egitea, interesdunei eskainitako jarduerak hobetzeko Kutxa Taldeak duen interes legitimoaren pean.
      • ECookien erabilerari dagokionez, zure datuen tratamendurako zilegitasun-oinarria zure onespena izango da, cookie tekniko edo beharrezkoekin salbu, aurrez adierazitakoarekin bat etorriz. Informazio gehiagorako, kontsulta itzazu gure cookien politikak politika honen lehen paragrafoan adierazten dugun webguneen dagokion atalean.

      Eskabideetakoren baten tramitatzeari ekiteko, baliteke beharrezkoa izatea zuk guri hainbat datu ematea, legezko, kontratuzko edo beharrezko baldintza baita zure eskaera kudeatzeko. Datu horiek ematen ez badizkiguzu, ezin izango dugu tramitatu zure eskaera.

    5. Zuzenean zuregandik jaso ez diren datuak
    6. Zu agertzen zaren argitaratutako irudiei eta pribatutasun-politika honen hasieran adierazitako webguneetako identifikazio-datuei dagokienez, Kutxa Taldeak (adibidez, Gipuzkoa Kutxa Solidarioa) sustatutako programetara bildutako entitateetatik etor daitezke, Kutxa Taldeko jarduerak sustatzeko helburuarekin eta entitate horiei eman diezun onespenean oinarrituta.

      Onespen hori edozein unetan erretiratu dezakezu, eta guk irudi horiek ezabatuko ditugu, idatzizko jakinarazpen bat bidalita helbide honetara: info@kutxafundazioa.eus edo politika honen lehen puntuan adierazitako helbideetara bidalita.

    7. Zure datuak jakinarazten dizkiegun jasotzaileak
    8. Zure datuen ondoko jakinarazpen hauek daude aurreikusita, hala badagokio:

      • Sare sozialak eta prentsa, zure onespenean oinarrituta.
      • Banku- eta aseguru-entitateak, zure eta Kutxa Taldearen artean sinatutako kontratua egikaritu ahal izateko.
      • Administrazio Publikoa (adib., Gizarte Segurantza, Zerga Administrazioa, etab.) legezko betebeharragatik.

      Lagapen gehigarriak aurreikusten diren kasurako, Kutxa Taldeak horri buruzko informazioa emango dizu eta, bidezko bada, zure onespena eskatuko dizu.

    9. Zure datuen nazioarteko transferentziak
    10. Zure datuen nazioarteko transferentziak daude aurreikusita (Europar Batasun Ekonomikotik kanpokoak) gure webguneek erabiltzen dituzten cookien bitartez (politika honen lehen paragrafoan adierazitako webguneen cookieen gure politiketan adierazten dira cookie konkretuak) eta sare sozialetan zure datuen erabileraren kasu konkretuan eta Newsleterrak bidaltzeko, bi kasuetan Estatu Batuetara.

      Europar Batasunak hartutako Egokitzapen Erabakiari dagokionez, herrialde horretarako transferentziak baimentzen dira, zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez babes-maila egokia bermatzen duela ulertuz, baldin eta herrialde horretan kokatutako entitateak EB-EEBB Pribatutasun Esparrura harpidetuta badaude.

      Egokitzapen Erabakia eskuratu dezakezu honako esteka honen bidez: (https://ec.europa.eu/commission/presscorner/detail/es/ip_23_3721). Era berean, EB-EEBB Datuen Pribatutasun Esparrura harpidetutako entitateak honako esteka honen bidez ikus ditzakezu: (https://www.dataprivacyframework.gov/list)

      Ez dira aurreikusten zure datuen nazioarteko transferentziak

    11. Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak
    12. Zure datuen kontserbazio-epeak honako hauek dira:

      • Eskatutako zerbitzu eta/edo produktuaren emakida: zure datuak kontratu-harremanaren indarraldian zehar kontserbatuko dira eta horretarako ezarritako legezko kontserbazio-epeetan zehar.
      • Bisitetarako edo ekitaldietarako zure izen-ematearen kudeaketa: zure datuak bisita edo ekitaldia kudeatzeko beharrezko denboraz gordeko dira.
      • Merkataritza-jakinarazpenen bidalketa: zure datuak gorde egingo dira zuk ezabatzea eskatzen ez duzun bitartean, eta zuk ezabatzea eskatu bezain bizkor ezabatuko dira.
      • Webgunean adierazitako harremanetarako datuen bitartez zuk egindako informazio-eskaerei, kontsultei edo erreklamazioei erantzutea: zure datuak ezabatu egingo dira behin zure eskaera kudeatu ondoren.
      • Kontserbazio historikoa: iraupen mugagabea
      • Cookien erabilerari dagokionez: gure cookien politikan ezarritako epeak. Informazio gehiagorako, kontsulta itzazu gure cookien politikak politika honen lehen paragrafoan adierazten dugun webguneen dagokion atalean.
    13. Zer eskubide egikaritu ditzakezu zure datuen tratamenduari dagokionez?
    14. Datuetan sartzeko, datuak berresteko, datuak ezabatzeko, datuen aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasuna gauzatzeko eskubideak egikaritu ahal izango dituzu, baita zure datu pertsonalak erabaki indibidual automatizatuen mendean ez jartzeko eskubidea ere, eskubide horiek guztiak idazki bidez egikaritu ahal izango dituzularik info@kutxafundazioa.eus helbidera edo politika honen lehenengo atalean adierazitako helbideetara komunikazio bat bidaliz.

      Ondoren azaltzen dizkizugu eskubide horiek:

      • Sartzeko eskubidea

        Eskubidea duzu Kutxa Taldea zure datu pertsonalak tratatzen ari ote den edo ez zuri jakinarazi diezazun, eta, hala bada, datu horietan sartzeko eta datu horien tratamenduari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea duzu.

      • Zuzentzeko eskubidea

        Zu eraginpean hartzen zaituzten datu pertsonal okerrak atzerapenik gabe zuzendu ditzala eskatu ahalko diozu Kutxa Taldeari, eta tratatzen ari diren osatu gabeko zure datuak osatu ditzatela.

      • Ezabatzeko eskubidea

        Zure datu pertsonalak ezabatu ditzatela eskatzeko eskubidea duzu, betiere aplikatzekoak diren lege-eskakizunak betetzen badira, adibidez, zure datuak jada beharrezkoak ez izatea datu horiek jaso zituzten xedeetarako, besteak beste.

      • Aurka egiteko eskubidea

        Zirkunstantzia jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik aurka egin ahalko diozu zure datuen tratamenduari. Kasu horietan, Kutxa Taldeak datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, salbu eta Taldeak zure interesen, eskubideen eta askatasunen gainetik dauden ezinbesteko arrazoi legitimoak egiaztatzen baditu, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko.

      • Tratamendua mugatzeko eskubidea

        Zirkunstantzia jakin batzuetan (adibidez, zure datuen tratamendua legez aurkakoa bada), zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatu dezakezu.

      • Zure datuen eramangarritasun-eskubidea

        Kutxa Taldeari eman dizkiozun datu pertsonalak formatu egituratu, erabilera erkideko eta irakurketa mekanikoko batean jasotzeko eskubidea duzu, eta zuk edo Kutxa Taldeak tratamenduaren beste arduradun bati transmititzeko eskubidea, horretarako legez aurreikusitako kasuetan.

      • Erabaki indibidualizatu automatizatuak ez jasateko eskubidea

        Era berean, efektu juridikoak eragiten dizkizuten erabaki automatizatuak hartzen badira, eskubidea duzu, zirkunstantzia jakin batzuetan, erabaki horien eraginpean ez geratzeko edo giza esku-hartzea lortzeko, zure ikuspuntua adierazteko edo erabaki konkretua inpugnatzeko.

Xede espezifikoren baterako onespena eman duzun kasuan, baimen hori edozein unetan kentzeko eskubidea duzu, eta horrek ez du eraginik izango kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren legezkotasunean.

Zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako eztabaidarik sortuz gero, erreklamazio bat aurkeztu diezaiokezu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari (https://www.aepd.es/).