eu | es

ENTITATE ETA PROFESIONALENTZAT DEIALDIEN ETA ZERBITZUEN PLATAFORMAREN PRIBATUTASUN POLITIKA

Kutxa Fundazioa, Kutxagestion Zerbitzuak, S.L.U. eta Fundación Bancaria Kutxa‐ Kutxa Banku Fundazioa, aurrerantzean Kutxa Taldea, erabiltzailearen intimitatea errespetatzeko konpromisoa du. Hau dela eta, Kutxa Taldeak legez eska daitezkeen datu pertsonalen babes‐ mailak hartu ditu, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko UE 2016/679 Erregelamenduan eta pertsona fisikoen babesari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan oinarrituta, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez. Era berean, eskura dituen babes‐baliabide tekniko osagarri guztiak erabiltzen saiatzen da.

“Tratamenduaren arduraduna”

Kutxa Taldea: Fundación Bancaria Kutxa‐Kutxa Banku Fundazioa, Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak SLU, IFK zenbakiekin, G20336251, G20368593 eta B‐75146043, hurrenez hurren. Helbidea: Mikeletegi, 79 (Arbide Dorreak), 20009 Donostia.

“Helburua”

Erabiltzaileek eta/edo entitatearen ordezkariak emandako datu pertsonalak Kutxa Taldearen web guneko ardurapeko datu‐base batean sartuko dira, eskatutako harremana betetzeko beharrezkoak diren helburu hauetarako:

  • Erabiltzaile eta/edo entitatearen ordezkarien erregistroa kudeatzea, bai eta webgunearen bidez egindako eskaerak ere.
  • Erabiltzaile eta /edo entitatearen ordezkariari eskaerei eta hurrengo deialdiei buruzko informazioa eta alertak bidaltzea.
  • Entitatearen edo erabiltzailearen interesekoak diren eta jarduerarekin zerikusia duten beste zerbitzu batzuk jakinaraztea eta komunikatzea.
  • Emandako zerbitzuetan hobekuntzak diseinatzeko aukera emango duten inkestak eta kalitate‐kontrolak egitea.

Tratamendu honi zilegitasuna ematen dion oinarri juridikoa, web gunean izena emateko formularioa bete eta pribatasun politika hau onartzean erabiltzaileak eta/edo erakundearen ordezkariak emandako baimenean datza.

Erabiltzaileak eta/edo erakundearen ordezkariak, baimena ematen du bere datuak deskribatutako helburuetarako erabiltzeko. Hala ere, baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du, info@kutxafundazioa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita, web gunearen erabiltzaile gisa identifikatuta eta eskaera zehaztuta.

Ez da erabaki automatizaturik hartuko emandako datuetan oinarrituta.

Jasotako datuak ez dira erabiliko hasieran adierazitakoak ez diren bestelako tratamenduetarako, aldez aurretik erabiltzailearen eta/edo erakundearen ordezkariaren baimena lortu ezean. Arau orokor gisa, ez dira kategoria bereziko datuak tratatzen. Egin beharreko tratamendu motaren arabera horrelako datuak beharrezkoak badira, aldez aurretik erabiltzailearen eta/edo entitatearen ordezkariaren baimena eskatuko da eta horretarako aurreikusitako segurtasun neurri zehatzak hartuko dira.

“Legitimazioa”

Tratamendu hau legitimatzen duen oinarri juridikoa erabiltzaileak eta/edo entitatearen legezko ordezkariak emandako baimena da, eta informazioa egiaztatzea kontratu egin aurreko neurri gisa. Arestian aipatutako xedeetarako, datu pertsonalak epemugarik gabe gordeko dira, harik eta erabiltzaileak baimena ezeztatzen duen arte eta/edo tratamendua kentzeko, aurka egiteko edo mugatzeko eskubidea erabiltzen duen arte.

“Hartzaileak”

Aldez aurretik baimena lortu gabe ez zaizkio .hirugarrenei datu pertsonalak jakinaraziko kasu hauetan izan ezik:

  • Lagapena lege bat edo Kutxa Taldeak dituen betebehar legalak eta juridikoak betetzearen ondorioa badira.
  • Europar Batasuneko erakunde publiko edo pribatuei, baldin eta Plataformaren onurak kudeatzeko beharrezkoa bada.
  • Espainiako eta/edo Europako agintari fiskalei eta kontrol‐agintariei, Kutxa Taldearen legezko betebeharrak betetzeko, hala nola kapital‐zuritzearen prebentzioa eta terrorismoaren finantzaketa, besteak beste.
  • Datuak Arartekoak, Ministerio Fiskalak, epaileek, auzitegiek edo Kontu Auzitegiak eskatzen dituztenean, esleitu zaizkien eginkizunak betez.
  • Era berean, Kutxa Taldeari zerbitzuren bat ematen dioten hornitzaileei ere jakinarazi ahal izango zaie, baldin eta beren datu pertsonalak eskuratu behar badituzte barruko administrazio‐xedeetarako, hala nola izena ematen duten deialdia, jarduerak, eskaerak eta abar kudeatzeko.

“Eskatutako informazioaren nahitaezko edo hautazko izaera”

Formulario bakoitzeko nahitaezko datuak, halakotzat identifikatuko dira formularioan bertan, izartxo batekin adierazita. Informazio hori emateari uko eginez gero, ezin izango da erabiltzaileak eta/edo entitatearen ordezkariak eskatutako zerbitzua gauzatu.

“Eskubideak baliatzea”

Erabiltzaileak eta/edo erakundearen ordezkariak atzera bota ahal izango du bere baimena, eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, mugatzeko eta beste era batera eramateko eskubideak erabili ahal izango ditu, info@kutxafundazioa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita edo, bestela, posta arruntaren bidez, ‘Tratamenduaren erantzulearen identitatea’ atalean adierazitako helbidera, web gunearen erabiltzaile edo erakundearen ordezkari gisa identifikatuta, NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia ekarrita eta eskaera zehaztuta.

Halaber, informazio gehiago nahi izanez gero edo datu pertsonalak babesteko eskubidea urratutzat joz gero, erreklamazioa jar daiteke Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es).

“Erabiltzailearen eta/edo erakundearen ordezkariaren konpromisoak”

Erabiltzaileak eta/edo erakundearen ordezkariak emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela bermatzen du.

Era berean, erabiltzaileak eta/edo erakundearen ordezkariak konpromisoa hartzen du identifikazio gako eta kodeak ezkutuan gordetzeko eta Kutxa Taldeari ahalik eta lasterren jakinarazteko hauek galdu, lapurtu edota baimenik gabe norbait sartuz gero. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, Kutxa Taldeak ez du inolako erantzukizunik izanen baimenik gabeko hirugarrenek pasahitzak eta identifikazio kodeak behar bezala erabiltzen badituzte.

“Erabiltzaileak eta/ edo erakundearen ordezkariak emandako hirugarrenen datuak”

Erabiltzaileak eta/edo erakundearen ordezkariak hirugarrenen datu pertsonalak edozein helburutarako ematen baditu, aldez aurretik eragindako alderdiei informazioa eman diela eta bere datuak Kutxa Taldeari jakinarazteko baimena lortu duela bermatzen du.

Erabiltzaileak eta/edo erakundearen ordezkariak emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela bermatzen du.

Erabiltzaileak eta/edo erakundearen ordezkariak baldintza horiek ez betetzeagatik erantzukizunik sortuz gero, ez‐betetze horren ondorioen erantzule izan beharko du, eta Kutxa Taldeak ez du erantzukizunik izango.

“Segurtasun-neurriak”

Kutxa Taldeak beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu, datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko, kontuan hartuta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta horien arriskuak, giza ekintzatik edo ingurune fisiko edo naturaletik datozenak.

Hala ere, erabiltzaileak eta/edo erakundearen ordezkariak jakin behar du Interneteko segurtasun‐neurriak ez direla gaindiezinak.